Ibilgailu bat udalerriko aparkaleku batetik errepidera sartzeko maniobrak egiten zebilela jaso zen atxiloketa. Udaltzaingoaren arabera, auto horrek ez zituen beste kotxeak errespetatu; hori horrela, udaltzainak gidariarengana joan zirenean, edari alkoholdunen eraginpean zegoenaren zantzu "garbiak" zituela ohartu ei ziren. Hala, gidaria atxilo eraman zuten bide-segurtasunaren kontrako delitua egotzita.
Era berean, atxilo eramandako 34 urteko gizonezkoak uko egin zion alkoholemia detektatzeko proba egiteari, iturri berberen arabera.
Polizia-eginbideak bideratu dituzte, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko, epaiketa azkarraren prozeduran.