Gaur izendatuko dute Getxoko iazko kirolaririk onena

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 12a, 12:11
Lucia de la Puerta Jolaseta taldeko tenis-jokalaria. © JOLASETA

Getxo Sasoi Sasoian kirol-galaren IX. edizioa ospatuko da gaur arratsaldean, 20:00etan, Fadurako udal kiroldegian, Getxoko Udalak antolatuta. Ekitaldian, Getxoko 2015eko kirolari onenaren izena emango dute ezagutzera. Sari hori jasotzeko hautagaiak dira honako kirolari hauek: junior mailan, Saioa Agirre gimnasta erritmikoa eta Alex Cortabitarte judoka; eta senior mailan, Lucia de la Puerta tenislaria eta Jonathan Castroviejo txirrindularia.

Era berean, galan udalerriko zenbait taldek lortutako garaipenak eta kirolaren alde lan egiten duten pertsona eta elkarteak sarituko dituzte.

Erlazionatuak

Getxoko kirol-gala izango da martitzenean

Iker Rincon Moreno 2016 urt 08 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun