Ordura arte, Euskal Hipika Federaziora jo dezakete txapelketan parte hartu gura duten zaldizkoek. Horretarako, federazioaren webguneko inskripzio-menua bete beharko dute. Halere, argibide gehiago eskatu ahal izango dute 944 734 895 telefonoan eta hipica@fvh.org posta elektronikoan. Ordaindu, ordea, Galea zaldi-klubean egin beharko dute, modalitateen arabera 20 eta 60 euro bitartean. Boxak ere Galean eskatu beharko dira, zuzenean.
Txapelketan hamabi proba izango dira aste-akabuan, seina egun bakoitzeko. Zapatuan zein domekan, zaldiek honako altueretako oztopoei egin beharko diete aurre: 50, 80, 100, 110, 120 eta 130 zentimetro.
Aste-akabu honetako lehiaketak zaldi-egitaraua zabalduko du eskualdean. Hurrengo hitzorduak honakoak izango dira: otsailaren 20an eta 21ean, Euskadiko Oztopo-jauziko Txapelketaren beste proba bat, Galean; apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, Euskadiko Oztopo-jauziko Txapelketaren finala jokatuko da, leku berean; ekainaren 26an, Tranko sariaren bigarren fasea hartuko du Erandioko Goiherri zaldi-klubak; eta, azkenik, urriaren 22an eta 23an Euskadiko Oztopo-jauziko Txapelketaren beste proba bat izango da, Galean.