Fiskaltzak eskatutako lekukoen deklarazioakaz jarraitu du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean ezker abertzaleko 35 kideren aurkako epaiketak. EHAK eta EAE-ANV alderdietan edota ezker abertzalearen izenean aritzeagatik ETAko kide izatea edo hari laguntza ematea leporatuta epaitu dituzte. Fiskaltzak 10 urteko espetxe zigorra eta denbora berean gaitasungabetzea eskatzen zuen.
Berria egunkariak zabaldu duenez, auzipetuek akusazioak onartu dituzte, "legeriaren aurka" jardun zutela aitortuz. Halaber, "indarkeriazko jarduera ororen" aurkako konpromisoa azaldu dute, eta espero dute aitortza horrek biktimen oinazearen "erreparaziorako" balio izatea.
AVTk eta Dignidad y Justiciak osatzen duten herri akusazioak onartu du aitortza horren ondorioz zigorrak murriztea; urte eta erdi eta bi urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete 35 auzipetuei, eta, beraz, bat ere ez da espetxera joango.
Akordioa banan-banan berretsi dute akusatuek; behin hori eginda, frogei eta gainerako prozedurei uko egin diete bi aldeek.
Iragan abenduaren 3an eman zioten hasiera epaiketari, 2007ko urrian ezker abertzaleko hainbat militanteren aurka Seguran eta Olabarrian egindako sarekadatik zortzi urtera; bi hilabete beranduago atxilotu zuten Fullaondo, Gernikan.
04/08 sumarioko auzipetuak:
Errigoitin bizi den algortarragaz batera, honako hauek dira auzipetuak: Haizpea Abrisketa, Jesus Mari Agirre, Tomasa Alejandro, Nuria Alzugarai, Egoitz Apaolaza, Aitor Aranzabal, Alazne Arozena, Hasier Arraiz, Karmele Aierbe, Iñigo Balda, Pernando Barrena, Karmele Berasategi, Gorka Diaz, Angel Mari Elkano, Nekane Erauskin, Mikel Etxaburu, Maite Fernandez de la Bastida, Ino Galparsoro, Peio Galvez, Jon Garai, Mikel Garaiondo, Antton Gomez, Asier Imaz, Eusebio Lasa, Iñaki Olalde, Aurore Martin, Gorka Murillo, Aner Petralanda, Juan Joxe Petrikorena, Juan Karlos Ramos, Joana Regueiro, Arantza Santesteban, Patxi Urrutia, Joseba Zinkunegi eta Mikel Zubimendi.
Kondenak:
Urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra, eta denbora berean gaitasungabetzea kargu publikoetarako kondenatuak: Haizpea Abrisketa, Jesus Agirre, Egoitz Apaolaza, Alazne Arozena, Karmele Berasastegi, Nekane Erauskin, Antxon Gomez, Iñaki Olalde y Juan Carlos Ramos.
Urte eta zortzi hilabeterako kondenatuak: Nuria Alzugarai, Aitor Aranzabal, Karmele Aierbe, Iñigo Balda, Pernando Barrena, Gorka Díaz, Mikel Etxaburu, Maite Fernandez de la Bastida, Ino Galparsoro, Mikel Garaiondo, Asier Imaz, Eusebio Lasa, Aurore Martin, Patxi Urrutia y Joseba Zinkunegi.
Bi urteko espetxe zigorrera kondenatuak: Marisa Alejandro, Angel Mari Elkano, Marije Fullaondo, Jon Garai, Gorka Etxeberria, Aner Petralanda, Juan Jose Petrikorena, Joana Regueiro, Arantza Santesteban y Mikel Zubimendi.