Argi-puntu berriak ipini eta obra zibileko lan batzuk egiten hasiko dira datorren astelehenean, hilak 18, Itzubaltzeta/Romoko Errekagane kalean, Negubide kaleko eta Asuako errepideko sarbideen arteko tartean. Udalerriko argien zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzea dute helburu obra horiek. Lanak amaitzeko epea hilabete bi ingurukoa izango dela aurreikusi du Udalak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!