Kultura eta berrikuntza erabakitzeko eskubideagaz erlazionatuko du GEDk Areetan

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 15a, 10:35

Duela bi urte egindako giza-katearen artxiboko irudia.

Gogotsu hasi du urtea Getxoko Gure Esku Dago taldeak. Hilaren 19an, martitzena, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak, Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko (GED) kideak, Pako Letamendia irakasleak eta Rozio Luces euskaltzaleak erabakitzeko eskubidea kultura eta berrikuntzagaz lotuko dute. Hitzordua 19:30ean ipini dute, Areetako Andres Isasi musika-eskolan.

Bazkideak lortzeko kanpaina

Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko erronkari aurre egiteko asmoz, herritarron partaidetza eta protagonismoa "ezinbestekotzat" jo ditu GEDk. Hala, bazkideak lortzeko kanpaina martxan jarri du ekimenak; horretarako, fitxa bete beharra dago herri edo auzo batzordeagaz harremanetan ipiniz, edo Gure Esku Dagoren webgunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun