Dani Lopezen etorreragaz batera Arenasek Migue Montes aurrelari andaluziarra joaten utzi du, Algeciran joka dezan. Montes abuztuan heldu zen Areetara eta bertan 13 partida jokatu zituen, haietatik 4tan baino ez zen titularra izan eta bakar batean mantendu zuten 90 minututan. Taldearen markagailuari egindako ekarpena gol bat izan zen. Jaengo aurrelariari egindako ahalegina eskertu dio Arenasek eta etorkizun oparoa opa dio, maila profesional zein pertsonalean.
Lopezen ibilbidea
Dani Lopez Las Rozasen (Madril) jaio zen 1985eko maiatzaren 25ean. Behe mailetan honako klubetan jardun zuen: Sporting Hortaleza, Pardo eta Atletico Madril. Atleticon kategoriaz igo zuen birritan, taldeko hirugarren eta bigarren mailetara helduz.
Handik aurrera, Getafe B, Las Rozas, Espanyol B eta Badajozen militatu zuen, azken horretan 2011-2012 denboraldian. Ondoren, Ingalaterrara bidaiatu eta Hertfordshire-ko Stevenage taldearen diziplinan aritu zen bi denboraldiz. Handik Aldershot Town-era egin zuen jauzi, Barnet-ek fitxatu aurretik. Bertan, Luisma Villagaz bat-egin zuen, orain Arenasen bezala.
2015ean, Espainiara joan eta La Rodan 16 partida jokatu eta 4 gol sartu zituen. Denboraldia amaitzean, Espainia utzi eta Eskoziako Inverness-era eman zuen jauzia. Bertan, sei partidatan gol bat sartu zuen.