Getxo Rugbyren emakumezkoen taldeak Bartzelonara bidaiatu du, gaur 11:00etan INEF Bartzelona Ohorezko Mailako liderraren aurkajokatzeko, Foixarda errugbi-estadioan. Katalanak talde faboritoen artean daude aurtengo titulua lortzeko. Izan ere, aurretik hainbat alditan eskuratu dute, eta denboraldia indartsu hasi dute XV Sanse Scrum taldeari jipoia emanez (5-37) eta bost puntu batuz. Getxoztarrek puntu bakarra dute, defentsa-bonuarena, Majadahondaren aurka Faduran 17-18 galtzearen ondorioz. Hori-beltzak aurreko partidak utzitako zapore txarra kentzen ahaleginduko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!