"Uso Zuria"-k 01.37.38 denbora behar izan zuen 9 itsas-miliak egiteko. Minutu batera geratu zen Lorenzo Mendietak gidatutako "Ashandar WOP", eta hirugarrena Juan Valdiviaren "Gaitero" izan zen, 01:15era.
C modalitatean, 7 itsas-miliako ibilbidea egin zuten. "As de Guia VII" irabazlearen ostean heldu ziren Javier Sanchidrianen "Kantarepe Iru" bela-ontzia eta Iñaki Landaluceren "Sandra".
J80 kategorian, azpimarratzekoa da Jose Azquetaren itzulera Abrara, iaz Santanderren munduko hainbat txapeldunakaz lehiatu ondoren. Kontuak hala, Azquetaren "Biobizz" garaipenagaz estreinatu zen itsasadarrean; hiru puntu ditu.
Hurrengo sailkatuak honako hauek dira: Ramon Zubiagaren "Mandovi" (7 puntu), Ibon Basañezen "Jet Set" (12), Alfonso Churrucaren "Alpega" (13), Gonzalo Chavarriren "Fin Gol Fin" (14), Jose Luis Ribed-en "Pilgrim" (15) eta Brais Rodrigoeren "Pakea" (22 puntu).