Egitaraua
Zapatuan lau mintegi praktiko egingo dira eta parte hartzaileek bi aukeratu beharko dituzte. 10:30etik aurrera Charo Rubio psikologo eta terapeutak "Gestion emocional" izenekoa zuzenduko du, eta Alboan elkarteak "Educacion, via para la integracion" delakoa. 16:00etatik aurrera "Resolucion de conflictos" mintegia izango da, Matiz elkartearen eskumenez, eta baita "Accion juvenil e incidencia social" ere, Astialdi Foroaren eskumenez (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua).
Hurrengo egunean, domekan, 11:00etatik aurrera, parte hartzaileek hurrengo eztabaida mahaietako batean parte hartzeko aukera izango dute: "Mujeres migrantes, rumores y realidades" izenburupean, Mujeres con Voz elkartearen eskumenez, edo "Asilo, refugio y nuevos rumores" izenekoan, CEAR Euskadi entitateagaz.
Aste-akabu osoan zehar agente beteranoek eta berriek beraien denbora eta esperientziak partekatuko dituzte, aipatutako jardueretan zein aurreikusitako elkar bizitzako eta aisialdiko ekintzetan, berbarako, zapatuko bazkarian eta afarian, edo domekako mokaduan.
Parte hartu gura dutenek izena emateko agiria bete beharko dute www.getxo.antirumores webgunean, doan.