Tailerrak 19:00etatik 21:00etara izango dira, Algortako Jabekuntza Eskolan (Martikoena kalea, 16), eta Norma Vazquez psikologia, indarkeria matxista eta ahalduntze prozesuetan aditua arituko da dinamizatzaile lanetan.
Gaien artean, hurrengoez mintzatuko dira tailerretan: maskulinitatea begirada feminista batetik, maskulinitatea eta afektuen eraikitzea, agresibitatea, kontrola, indarkeria, aitatasuna eta zaintza komuna, besteak beste.
Izena emateko epea hilaren 28ra arte egongo da zabalik. Gizon interesatuek galdetegia bete beharko dute udal webgunean edo Berdintasun Zerbitzuan. Tailerraren prezioa 5 eurokoa da. Informazio gehiago berdintasuna@getxo.net helbidean edo 94 466 01 36 telefono zenbakian jaso ahal izango da.