Txorimalo gaztetxea "txukuntzeko" auzolanak egingo dituzte zapatuan

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 21a, 13:38

Gaztetxeak jasandako erasoa iragan urriaren 21ean.

Azken hilabeteotan jasandako erasoen ondoren, Algortako Gazteak taldeak Getxoko Txorimalo gaztetxea "txukuntzeko" auzolanak deitu ditu zapatu honetarako, hilak 23. Goizeko 09:30ean jarri dute hitzordua, eta neska-mutilek jakinarazi dutenez, bertan bazkaltzeko aukera ere egongo da. Zehaztu dutenez, taberna margotu, teilatua konpondu, goiko pisua txukundu eta 5. gela margotuko dute egun osoan zehar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun