Atxiloketa 05:00ak aldera jazo zen, Areetan jarritako alkoholemia prebentziorako kontrol batean. Ordu horretan, agenteek ibilgailu bati gelditzeko agindu zioten eta gidariari alkoholemia-proba egin zioten. Horretan, 32 urteko gizonezkoak, 0,75 mg/l-ko emaitza eman zuen, onartutakoa baino hiru aldiz handiagoa.
Hori dela eta, gidaria atxilotu eta haren kotxea ibilgetu zuten, bide-segurtasunaren kontrako delitua egotzita. Auzia ikertzeko polizia-eginbideak egiten ari dira, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko epaiketa azkarraren prozeduran.
Domeka goizaldeko kontrol horretan, beste pertsona bi administratiboki salatu zituzten, baimendutako alkoholemia-tasa gainditzea egotzita.