Diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago eta auzo bakoitzeko jaiegun zehatza baino 30 egun lehenago itxiko da.
Baloratuko diren irizpideak jai berdina antolatzerako orduan eskatzaileak duen eskarmentua, antzeko jaiak antolatzea eta aurkeztutako egitaraua izango dira.
Oinarriak eta eranskinak www.getxo.eus web orritik deskargatu daitezke.