Negozioetan eguneroko kudeaketa errazteko tailerrak antolatu ditu Getxolanek

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 26a, 12:50

Getxolan ekonomi sustapenerako udal zerbitzuak 2016ko lehenengo hiruhilekorako prestakuntza plana antolatu du udalerriko enpresa txikientzat eta profesionalentzat. Enpresa bat sortzeko prozesuan murgilduta dauden ekintzaileek ere egitasmo horretan parte hartu ahal izango dute. Tailer denak praktikoak izango direla iragarri dute antolatzaileek.

Tailer praktikoak planifikatu dituzte eguneroko kudeaketa erraztuko duten enpresa-kudeaketako zenbait alderdiri buruz, besteak beste:

  • Saltokian nola saldu gehiago, hobeto eta errentagarritasun handiagoz.
  • Merkataritzako eta negoziazioko trebetasunen garapena.
  • Ingeleseko zenbait ikastaro labur, gai zehatz batzuei buruzkoak, turistakaz lan egiten duten profesionalentzat.
  • Gizarte Segurantzan zenbat kotizatzea komeni den, egungo kotizazioak etorkizuneko prestazioetan zer ondorio duen jakiteko.
  • Autonomoentzako kudeaketa fiskal praktikoa, zer-nolako zergek eragiten duten eta noiz, jakiten laguntzeko.
  • Internetek eskaintzen dituen merkataritzako aukera guztiak baliatu ahal izateko zenbait ikastaro: Enpresaren irudia Interneten nola kudeatu; Linkedin-a nola landu merkataritzako ikuspegitik, eta abar.

Ekintza hauetako edozeinetan parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, 944 660 140 telefonora deitu behar da, getxolan@getxo.eus helbide elektronikora mezu bat bidali edo Getxolanen instalazioetan, Getxo Elkartegian (Ogoño kalea 1, Areeta), datuak eman.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun