Komun publikoen sarea ezartzeko eskatu dio Getxoko PPk Udalari

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 26a, 13:10

Duela urte biko osoko bilkura batean adostutako akordioa betetzea eta komun publikoen sarea ezartzea eskatu dio Getxoko PPk Udalari. Hori horrela, popularrek mozio bat sartu dute biharko udalbatzan horren inguruan eztabaidatzeko eta horretarako aurrekontu-saila bideratzeko.

Iñaki Gamero popularrak azaldu duenez, komunak "beharra" dagoen 10 puntutan ezarri beharko lirateke: Zugatzarteko pasealekuan, Areetako Xake plazan, Algortako Telletxe plazan, Txabarri Zuazo, Usategi, Aldapa, Borobia, Maidagan eta Santa Anako plazetan, Galean eta Galeako eta Azkorriko aparkalekuetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun