Astelehen goizaldean izan zen ustezko erasoa, Gasteizko Askatasuna kalean. Bertan, Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, 17 hilabeteko haurra leihotik botatzea egotzita.
Hasiera batean gizonezkoa neskatoaren amagaz liskarrean zebiltzala zabaldu zen; gerora, ordea, ikerketa iturriek jakinarazi dute gizona sexu-abusuak egiten zebilkiola haurrari, eta emakumeak harrapatu egin zuela. Ustez, andreari ere eraso egin zion gizonak, kristal bategaz.
Homizidio bat, homizidio saiakera bat eta sexu abusuak egotz diezazkiokete gizonari, baina Ertzaintzak oraindik ez du zehaztu zein delitu leporatutako dioten. Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak jakinarazi zuenez, behinik behin 30 urteko espetxe zigorra eska daiteke haren aurka.