Urteari hasiera emateko, Alaine Agirre idazlea (Bermeo, 1990) gonbidatu dute Uribe Kostako Irakurzaleen Txokora. Hala, bihar, eguena, "X hil da" bere azken liburuaz egingo du berba gazte bermeotarrak. Saioa 19:30ean izango da, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean; sarrera, doan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!