Sarai Robles (Barañain, Nafarroa), Maialen Akizu (Urretxu, Gipuzkoa), Asier Rubio (Luiaondo, Araba), Aitor Servier (Azkaine, Lapurdi) eta Aitor Bizkarra (Abadiño, Bizkaia) bertsolariakaz lehiatu beharko da Paule Loizaga ALBEko kide sopeloztarra; hitzordua 20:30ean jarri dute. Jone Uria algortarra izango da gai-jartzailea. Afarirako, "heldua, adin txikikoa edo langabetua zaren zehaztea eta alergiarik duzun edo begetarianoa zaren aurretiaz abisatzea eskatzen da", Algortako Bertsolari Eskolak zehaztu duenez.