Etxez etxe segurtasun-sistemak saltzeko saiakerei buruzko ohar bat zabaldu du gaur Getxoko Udalak. Diotenez, existitzen ez den udal ohar informatibo bat erabiltzen dabiltza amu gisa. Udalak argitu gura du ez duela aipatutako oharra zabaldu herritarren artean. Ohar faltsu horretan, herritarrei ohartarazten zaie lapurretak aste-akabuetan areagotzen direla. Horrela dio, antza denez, segurtasun-enpresa ezagun baten izenean etxez etxe doan pertsona batek, alarma-sistemak saltzeko asmoz. Udal iturrien arabera, gainera, Udaltzaingoak ez du Getxon aste-akabuan lapurretak gertatu izanaren frogarik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!