Suak kalte material larriak eragin ditu Fadurako garagardotegian

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 2a, 16:59

Garagardotegiko sutea. © Getxo Kirolak

Algortako Fadura kiroldegiaren ondoko garagardotegiak su hartu du gaur, 15:00ak aldera. Udal iturriek azaldu dutenez, suak kalte material larriak eragin ditu eraikinaren barruan, baita egurrezko egituran ere. Suhiltzaileak eta udaltzainak han bertaratu dira sutea amatatzeko. Laster ikerketa abiatuko dute Getxo Kirolak erakundeak kudeatzen duen azpiegitura horretan jazotako sutearen arrazoiak argitzeko.

Erlazionatuak

Fadurako garagardotegiak su hartu du

Iker Rincon Moreno 2016 ots 02 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun