Lapurreta saiakera maritzenean jazo zen, goizaldeko 03:30ak aldera, Algortako fruta-denda batean. Inguruko auzokide batek ustezko lapurreta baten berri eman zion Ertzaintzari. Hala, patruila bat tokira bertaratu eta fruta-dendaren erakusleihoa apurtuta zegoela ikusi zuten. Lokala arakatu ostean, ustezko lapurra bertan ezkutatuta aurkitu zuten, eta bertatik atera ondoren, atxilo eraman zuten.
Atxilotua Ertzaintzaren instalazioetan dago, epailearen aurrean jartzeko zain.