Kontuak hala, Jose Azquetaren Biobizz ontzia J-80ko liderra da, berriro ere nagusitu ostean. A-B eta C kategorietan, berriz, sailkapenak berdin geratu dira, eta Paddy Aldecoaren Uso Zuria eta Javier Peñaren As de Guia VII dira sailkapeneko buruak, hurrenez hurren.
Jokatu zen proba bakarrean, Biobizz-ek Abrako seigarren garaipena batu zuen segidan, ur horietan jokatu dituen estropada denak, alegia. Erabateko nagusitasuna erakutsi du Azquetak Bizkaiko uretara bueltatzen, pasa den denboraldia Santanderren eman ondoren. Liderrak bost puntu eta bazterkin bat dauzka. Sailkapeneko bigarrena Ramon Zubiagaren Mandovi da, 12 puntugaz. Behin-behineko podiumean dago Gonzalo Chavarriren Fin Gol Fin, 16 puntu batuta, Ibon Basañezen Jet Set baino hiru gutxiago. Atzean geratu dira Alfonso Churrucaren Alpega (20), Jose Luis Ribed-en Pilgrim (25) eta Pablo Gomezaren Obelix (38). Azken proba otsailaren 13an izango da.