"Aparka" sistema abian jarrita, Udalak GetxoBizi-ren instalazioak berritu ditu hiriko txirrindularitzari irtenbide integral bat emateko: ekipamendu berean daude bizikleta publikoaren mailegu-zerbitzua, eta bizikleta pribatuak seguru aparkatzeko sistema. Zerbitzu horri esker, joan-etorriak erraz eta modu iraunkorrean egin ahal izatea gura izan du Udalak, "ingurumena errespetatuz". Mailegukoen orain arteko lekuen ordez ipini dira "Aparka"-ko geltoki berriak.