Gurutze Gorriak hainbat ikastaro jarri ditu martxan

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 5a, 10:49

Arriluzen izango dira ikastaroak.

Uribe Aldeko Gurutze Gorriak ikastaro bi antolatu ditu: Lehen Sorospeneko eta Kanpoko Desfibriladore Automatikoari buruzkoa, eta Uretako Sorospenaren ingurukoa. Lehenengoa otsailaren 8tik 25era artekoa izango da; bigarrenak, berriz, otsailaren 28tik apirilaren 16ra arte iraungo du. Arriluzeko egoitzan izango dira, eta biak egiten dituzten pertsonek aukera izango dute datorren udan Bizkaiko hondartzetan lan egiteko deitzen diren probetara aurkezteko.

Prezioen eta ordutegien gaineko informazioa lortzeko interesa dutenek Arriluzeko egoitzara bertara joan beharko dute, edo telefonoz deitu 944 609 295 telefono zenbakira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun