Duatloi zirkuituan, Xabier Urrechua Arrizabalaga Getxo Triatloi Taldeko kidea izan zen 2015eko hirugarren gizonezko kadeterik onena. Triatloian, elkarte bereko Raul Olano Barturen izan zen gizonezko beteranoen 1. kategoriaren buru, eta Nicolas Bontigui Corral Trirunners Getxo taldekoa izendatu zuten mutil kadeterik onena. Sari nagusi gehienak, ordea, Gipuzkoa eta Arabaren artean geratu ziren, herrialde bakoitzak hiru eskuratu baitzituen. Nafarroak bakarra izan zuen, eta Bizkaiak, bat ere ez.