Otsailaren 21ean, Kantabriako Astranatik Riba de Ruesgara joango dira, Hoyo Masayo igaroz. Martxoaren 20an, sagardotegira joango dira, Erlora. Apirilaren 16 eta 17ko aste-akabuan, ordea, Kantabriako Europako mendietatik ibiliko dira, Torre Blancan eta Tresvison. Maiatzaren 22an, beste txango bat egingo dute Burgosko Peña Corvillara. Lehenengo seihilabetekoa ixteko, ekainaren 17tik 19ra asteburu-pasa egingo dute Huescan, Acher gazteluaren inguruetan.