Urrezko domina pasa den zapatuan lortu zuten getxoztarrek, Antonio Jimena andaluziarragaz batera, Espainiako selekzioaren ordezkari gisa. Karatekek Asier Elordui euren maisuaren babesa izan zuten, bera baita Espainiako selekzionatzailea.
Getxoztarrek Turkiako karate taldeari 5-0 irabazi zioten finalean. Espainiako taldeak arriskatu zuen, "Unsu" goi-mailako katarik zailenetako bat erabiliz. Gainera, oso ondo landutako bukai bat exekutatu zuten, era berritzaile batean; arerioak eta epaimahaikideak harritu zituzten horrela.
Xabier Pereda Munduko txapeldunordea da eta Euskadiko txapelduna, gazte mailan. Ekaitz Pintado, berriz, Euskadiko txapeldunordea da.