Liga kadetea irabazi dute Bizkerreko neskek

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 8a, 19:45

Bizkerreko neska kadeteak garaipena ospatzen Ibarsusin. © BIZKERRE

Algortako Bizkerre Futbol Taldeko emakumezko kadeteek Bizkaiko liga irabazi zuten atzo, Bilboko Berriotxoa kluba Txurdinagako Ibarsusi futbol-zelaian 0-4 gainditu ostean. Gotzon Legarretak gidatzen dituen "bizkeneskek" 18tik 14 partida irabazi dituzte eta bakarrik bitan galdu egin dute. Halere, azken unera arte itxaron behar izan dute txapeldun titulua eskuratzeko; Pauldarrak taldea puntu bakar batengatik gainditu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun