Bigarrenean, berriz, 25.000 euro bildu gura dituzte harmailetarako, eta, azkenik, beste 13.000 euro, fokuak eta oihalerako. «Hiru urteko ibilbidearen ondoren, beharrezkoa ikusten dugu gauza horiek guztiak jartzea», azaldu dute arduradunek. Diru-laguntzak ematen dituztenen artean, halaber, apirilean egingo duten Zabaltze Kontzertu baterako gonbidapenak banatu eta guztien izen-abizenak jakinaraziko dituzte. Kamiseta bat eta lokala doan alokatzeko aukera ere eskainiko dute, besteak beste.