Dantza eta musika irakasleen lan-poltsa zabaldu dute

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 11a, 12:50

Algortako Andres Isasi Udal Musika Eskola. © Getxoko Udala.

Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak deialdia egin du irakasleen lan-poltsak osatzeko hautagaiak aukeratzeko, eskolako espezialitateetan irakasteko. Hala, interesatuek lan egin ahal izango dute udal erakunde autonomo horretan zein gai horren inguruan elkarlana egiteko lankidetza-hitzarmena sinatu duten hainbat musika eskolatan; horien artean, Getxoko Andres Isasi Musika Eskola dago.

Eskabideak aurkezteko epeak otsailaren 20ra arte iraungo du, eta Andres Isasi Musika Eskolaren Algortako zein Areetako egoitzetan egin daiteke. Aukeratu gura den espezialitate bakoitzekorako eskabide orri bat aurkeztu beharra dago, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun