Udalak azaldu duenez, zuhaitz-mozketa aurrera eramateko erabakia "hainbat auzokideren eskariz" egin da, "arazoak eragiten zizkietelakoan". Hori horrela, eta horietako bi "egoera txarrean zeudelako", sei zuhaitzak moztu eta aldatzea erabaki zuten agintari getxoztarrek, "epe ez oso luzera beharrezkoa izango zelako".