Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteek eskatu ahal izango dute laguntza, honako baldintza hauek betetzen badituzte: nortasun juridiko eta egoitza soziala Getxon izatea; kultura jardueraren bat eginez gero Getxorentzat interesgarri izatea, Udalak edo bere talde autonomoek antolatzen dituzten kultur jarduerak areagotu, hornitu edo ordezkatuz.
Eskabide-orriak Villamonte kultur etxean edo Herritarren Arretarako Bulegoetan eskuratu daitezke. Deialdiaren oinarriak udal webgunean daude eskuragarri.