Hitzaldian adinagaz gertatzen diren oroimenaren aldaketez mintzatuko dira. Ekimenaren bosgarren solasaldia izango da eta 17:30ean hasiko da. Saioan zehar bertaratzen direnek euren iritzia eta etorkizuneko hitzaldietarako gustuko gaiak jakiteko galdetegia egingo dute. Aurrekoetan bataz beste 80 bat pertsona izan dira.