Iñaki Gamero popular getxoztarren bozeramaileak azpimarratu du baita ere Gobela kiroldegiko seinaleztapena "hobetu beharra" dagoela, bertako irisgarritasuna hobetzeko. Halaber, irristakorrak diren guneak "tratatu" behar direla gogoratu du, erorketak ekiditeko.
Hori guztia dela eta, Getxoko PPk mozio bat erregistratu du hurrengo osoko bilkuran eztabaidatzeko. Horrek, kirol-azpiegitura horren arazo guztiak aztertu eta horiek konpontzeko plana egitea eskatzen du. Halere, hori guztia aurrera eraman baino lehen, Gamerok mantenurako hainbat obra egitea proposatu du, hala nola hezetasunak tratatzea, beharrezkoa duten tokiak margotzea, eta instalazio elektrikoa berrikustea.
Tenis eta padel zelaiak estaltzea
Popularren arabera, Gobela kiroldegiko hainbat erabiltzaile tenis eta padel zelaiak estaltzea eskatu dute, bertako zorua konpontzeagaz batera. "Zelai bien zorua ez dago erabilgarri, ponpatuta dago eta arrailez josita", salatu du bozeramaile popularrak.