Bihotz Handi Getxoko odol-emaileen elkarteak gorazarre egin zien odola 20 aldiz baino gehiago eman duten gizon-emakumeei. Hilaren 12an, barikuan, egin zuten ekitaldia Algortako Villamonte kultur etxean. Denera, 51 pertsona omendu zituzten: 16 emakume eta 35 gizon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!