A-B modalitatean, Mikel Emaldiren "Maitena" ontziak irabazi zuen puntuazio bikoitzeko proba. Halere, "Uso Zuria"-k mantendu zuen lehenengo saioan lortutako lidergoa eta garaile irten zen 5 puntugaz. "Maitena" eta Lorenzo Mendietaren "Ashandar WOP" bere atzean sailkatu ziren, 8 puntugaz. Taulan atzerago geratu ziren Juan Valdiviaren "Gaitero" (11 puntugaz), eta Javier Onaindiaren "Symphony".
C kategorian, "As de Guia VII" belaontziak hiru puntuko aldea atera zion Javier Sanchidrianen "Kantarepe Iru"-ri. Azkenik, J 80 modalitatean, Jose Azquetaren "Biobizz" abantaila handia zeukan azken probaren aurretik, eta garaipen argia lortu zuen 6 puntugaz. Bigarrena Ramon Zubiagaren "Mandovi" izan zen, 16 puntugaz, eta podiuma Ibon Basañezek osatu zuen "Jet Set"-ek lortutako 21 puntugaz. Beherago sailkatu ziren Gonzalo Chavarriren "Fin Gol Fin" (22) eta Alfonso Churrucaren "Alpega" (27).