Lehenengo atxiloketa zapatuan, hilak 20, jazo zen, 04:30ean. Udaltzainek auto bateko gidariari gelditzeko agindu zioten, alkohol-proba egiteko. Gidariak, 54 urteko gizonezkoak, 0,88 mg/l eman zuen, Polizia-iturrien arabera; hau da, baimendutako tasa baino hiru aldiz gehiago. Hori horrela, atxilo eroan zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita.
Bigarren atxiloketa, berriz, domekan jazo zen, 07:40ak aldera. Udaltzainek beste gidari bat gelditu zuten alkohol-proba egiteko, eta horrek, 24 urteko emakumezkoak, 0,98 mg/l-ko tasa eman zuen, polizien arabera.