Garayren berbetan, Punta Galeagaz "lortuko dugu txirrindulariek gugaz euren formazio-etapa denak bete ahal izatea, oinarritik profesionalismoaren aurreko etapara". Seguros Bilbao taldeak 24 txirrindulari izango ditu elite eta 23 urte azpiko kategorietan: Raul Bosch, Noel Gil, Jokin Etxabe, Beñat Etxabe, Oscar Cabedo, Alain Ramirez, Oscar Pelegri, Bernat Font, Cristian Torres, Enrique Serrato, Eneko Corrales, Adrian Sainz, Jeison Cortes, Markel De la Fuente, Pere Casasnovas, Jaume Sureda, Tomas Colldecarrera, Gabriel Pons, Eukeni Rotaetxe, Asier Perez, Arkaitz Agirre, David Casado, Nicolas Saez eta Daniel Avellaneda. Haietako erdiak berriak dira.
Seguros Bilbaok Andraka txirrindularitza-elkartearen lizentzia erabiltzen du, baina egoitza Getxon dauka.