Algortan urtez urte indarrean egon den preso eta iheslarien aldeko mugimendua gogora ekarriko dute bariku honetan, hilak 26. Algortako Preso eta Iheslarien Aldeko Elkartasun Sareak antolatu du ekimena, eta 18:30ean jarri dute hitzordua, Abian kultur elkartean. Bertan, garai ezberdinetako hainbat kidek euren esperientziak, bizipenak, ibilbidea eta anekdotak konpartituko dituzte, besteak beste.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!