Bikoteak ez zuen lortu Bizkaiko txapela janztea, baina oraindino aukerak ditu Euskal Herrikoaren jabe egiteko, Zornotzako Far Far tabernan 10. geratu baitziren. Hala, Flores eta Urriolabeitia Uribe Kostako ordezkari bakarrak izango dira finalean, Algorta, Gorliz eta Lemoizko hordago zaleak atzean gelditu ondoren.
Itzubaltzetarrek martxoaren 5ean, zapatuan, jokatuko dute nazio finala, Zuberoako Urdiñarbe herrian. Bertan beste 127 bikote izango dituzte arerio. Denera, 50.000 euro banatuko ditu sarietan Euskal Herriko Mus Federazioak.