"Agerian geratu da berriz ere zelan jokatzen duten zerbitzu publikoen esleipenak hartzen dituzten enpresek. Eta herri-erakundeek ez ikusiarena egiten dutenez, behar-beharrezkoa da klausula sozialak sartzea kontratazio publikoetan, adibidez langile guztien subrogazio-eskubidearena", salatu du ELAk.
Hori guztiaren aurrean, sindikatuak eskatu dio Eusko Legebiltzarrari Legegintzaren Herri Ekimenari bide emateko, kontratazio publikoetarako klausula sozialak lege batean jasota gera daitezen.