EAJ eta PSE-EEk gogoratu zutenez, "gobernu-taldeak, legegintzaldirako hitzarmenean, konpromisoa hartua dauka aipatutako eremurako behin betiko proiektua adostasunaren bitartez zehazteko". Arregik horretarako akordioa posiblea dela uste du, eta aipatu zuenez, "legegintzaldi honetan zehar elkarrizketak izan ditugu beste talde batzuekin eta dei egiten dizuegu proiektuak partekatu eta eremu horri eman nahi dizkiogun erabilerak adosteko, eremua honako hau dela: plaza eta Santa Eugenia eta Ibaigane atzealdetiko luzapena, Errekagane eta Nagusi kaleetako konexioa zein Ibaiondoko elkargunea".
Era berean, zinegotzi jeltzaleak gogoratu zuen osoko bilkurak Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra aldatzea erabaki zuela, plaza erabiltzeko edozein proiektu posible izan dadin, Santa Eugenia kalea eta Ibaigane atzealdearen artean lurpeko aparkalekua egiteko proposamena barne.