EH Bilduren ustez, "energia-baliabideen pobrezia pertsonen egoera ekonomikoagaz lotuta egoteaz gainera etxebizitzen baldintza objektiboagaz ere harremanetan dago, baita energia-zerbitzuez hornitzeko merkatuaren baldintzakaz ere".
Arartekoaren arabera, gizarte-bazterketa modu hori desagerrarazteko neurri publiko edo itunduetan, honako arlo hauek hartu behar dira kontuan:
1. Energia-sektorearen eta kontsumitzaile ahulenen erregulazio-eremua.
1.1. EAEn energia-pobreziaren kontra borrokatzeko plan bat ezartzea.
1.2. Energia-pobrezia pairatzeko arriskuan dauden energia-kontsumitzaileak definitzea.
2. Energia-kontsumitzaile ahulenak babesteko neurriak.
2.1. Talderik ahulenei energia-hornidura bermatzea.
2.2. Informazio egokia jasotzeko eskubidea, energia-kontsumitzaile ahulenaren ikuspegitik.
3. Energia-pobreziak eragindako etxe eta eraikinetan energia-eragingarritasuna hobetzeko neurriak.
3.1. Energia-ikuskapenak bezerorik ahulenentzat.
3.2. Babes publikoko etxebizitza multzoaren energia-eragingarritasuna aztertzea.
3.3. Energia berriztatzeko laguntzak talderik ahulenentzat.
4. Energia-pobreziaren ondorioak arintzeko gizarte-neurriak.
4.1. Gizarte larrialdietako laguntzak, energia-pobreziak eragindako etxeetan energia eragingarria izan dadin.
4.2. Laguntzak energia-aurrezpenagaz uztartzea.