Labajok azaldu duenez, 16 urte daroatzate Indabada egiten, eta denbora tarte horretan, "inoiz ez dugu inolako arazorik sortu". Nahiz eta Indabadan Labajo "inoiz" ez duten identifikatu, dioenez, Udalak "urteak" daroatza gaztea "mehatxatzen" isuna jarriko diola-eta.
Indabada "herrikoia" dela azaldu du; "jendeak badaki noiz den, eta harrera oso ona du herrian". Hori dela eta, Udalaren jarrera salatu du gazteak, "euren gabeziaren erantzuna da zigor hori. Ez dute ezer konpondu gura". Halere, "oztopoak oztopo, Indabadak aurrera" jarraituko duela baieztatu du.