Marcos Moralesek 40 eta 49 urte bitarteko Master mailan irabazi zuen zilarrezko domina eta, gainera, Estatu espainoleko marka berria ezarri zuen: 06.01,2. Morales egoera fisiko urrituan iritsi zen txapelketara, sorbaldako lesio baten eraginez. Horregatik, hamabi egun eman zituen entrenatu ezinik eta pisu gehiago hartu zuen. Hala, ezin izan zuen gainditu Graham Benton ingelesa. Probako irabazleak munduko marka berria egin zuen: 05.48,3. Brontzezko domina, ordea, Andrew Benko estatubatuarrarentzat izan zen, 06.03,9 denbora eginda.
Txapelketan egindakoa biribiltzeko, Marcos Moralesek munduko txapela jantzi zuen taldeka, iazko balentria errepikatuz. Taldekideak Damian Alonso, Oscar Alonso eta Emilio Gutierrez espainiarrak izan ziren.
Lesioaren eraginez, Bostongo txapelketa galtzeko zorian izan zen arren, Raspaseko arraunlaria oso pozik dago lehian egindakoagaz. Gogoratzekoa da txapelketa horretan, iaz, urrezko domina jantzi zuela, 30-39 urte bitarteko master kategorian.