Emakumeak 46 urte ditu eta Areetako anbulatoriora eroan dute artatzeko. 36 urteko gizona, ordea, atxilo hartu eta polizia-etxera eraman dute, Getxoko guardia-epailearen esku uzteko. Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen dabil, ondoren Getxoko Guardiako Epaitegiari horren berri emateko.
Keltse Eiguren Berdintasun zinegotziak "ustezko erasoa" gaitzetsi du eta tratu txar fisiko edo psikiko jasaten dituzten emakume biktimak Gizarte Zerbitzuetara (944 660 151) jotzeko animatu ditu, "han egoeratik ateratzeko laguntza emango baitiete".
Eigurenek gogoratu du Udaltzaingora (944 660 202) edo Ertzaintzara (944 063 420) ere joan daitezkeela eta baita Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS DEIAK (112) deitu ere.