Salaketa gutunaren arabera, gazte horiek guztiek "ez zaituztegu nahi, ez zaituztegu behar", "torturatzaileak alde hemendik" eta "txakurrak" gisako oihuak egin zituzten.
Heldu berri diren isun horiek adierazpen askatasunaren kontrako eraso "larria" direla uste dute Algortatik Hankako kideek, eta "errepresio horren aurrean, herri gisa" erantzungo dutela iragarri dute. Hori dela eta, indar okupatzaileen kontrako mugimenduko lagunek isuna jaso duten guztiakaz biltzeko bilera deitu dute gaur arrastirako, 20:00etan, Abian kultur elkartean.