Ume eta gazte getxoztarrek 14 kirol-campus izango dituzte aukeran Aste Santuan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 5a, 12:00

Koikili Lertxundi Athelticeko jokalari ohiak Gurea Getxo campusean parte hartuko du. CC-BY-NC-SA IRRIKA

Sasoi honetan ohikoa denez, kirol-campusak eskainiko dituzte Getxo udalerriko hainbat kirol-elkartek, Getxo Kirolaken laguntzagaz. Martxoaren 21a eta apirilaren 1a bitarteko Aste Santu honetan 14 izango dira campusak, honako modalitate hauetan: gimnasia erritmiko, saskibaloi, igeriketa, tenis, futbol, gurpil-lerroko irristaketa, surf, bela, boleibola, jiu jitsu eta defentsa pertsonala, atezainentzako entrenamendu eta kirol-anitzak.

Beheko zerrendan informazio zabalagoa topa daiteke, egun, prezio, adin eta klubakaz harremanetan jartzeko moduari buruz.

Kirol-campusak eskolako opor-garaian antolatzen dira udalerriko umeei aisialdirako aukera osasuntsuak eskaintzea eta gurasoen kontziliazioa erraztea helburu.

Campusen zerrenda eta zehaztapenak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun