Getxo Kirolak udal kirol-erakundearen fitness-muskulazio zerbitzuak bizkarrezurraren zainketari buruzko hitzaldia eskainiko du zapatu honetan, martxoak 5, 17:30ean Fadurako ekitaldi-aretoan. Roman Martinez espezialistak patologia ohikoenak zeintzuk diren azalduko du eta horiek saihesteko jarrerak eta ariketak proposatuko ditu. Sarrera doan izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!